Eremu pribatuan sartzeko, formularioan idatzi zure erabiltzaile-izena eta pasahitza.

   

HURRENGO EGUNETAN  

Ekitaldirik ez
   

EUSKAL AGENDA  

Ekitaldirik ez
   

1036 bisitari ditugu eta ez dago kiderik online

   

Eskola Kontseilu berria

Gaur, azaroak 28, hauteskundeetako behin-betiko emaitzak eman dira argitara Gorostizako sarreran. Ondorioz, hurrengo Eskola Kontseiluaren osaketa honako hau izango da:

Gehiago irakurriEskola Kontseilu berria

Ziba Eguna 2018

Azaroaren 30ean Ziba Eguna ospatuko dugu eta gurekin jolasten gonbidatuta zaudete 11:30etatik 12:00ak bitartean.

Eguna gozoagoa egiteko ziba itxurako pastak egiten animatzen zaituztegu.

 

Alkartu Ikastola EUSKARALDIArekin

 

Ziba Eguna atzeratu egiten da

Ostiral honetan, azaroak 16an, Ziba Eguna ospatzeko asmoa geneukan. Hala ere, ekitaldiaren arima den Joseba ez dago egunotan eta bera itzuli arte atzeratzea erabaki dugu. Data berri bat daukagunean jakinaraziko dizuegu.

Elikagaien bilketagatik eskerrak emanez

Bizkaiko Elikagaien bankuak ondoko mezu hau helarazi digu posta elektronikoren bidez:

"Jaun andere agurgarriak:

Eskerrak eman nahi dizuegu emandako elikagaiengatik.
Zuen elkartearen eta parekoak diren elkarteen lankidetzari esker, Elikagai Bankuak 2018erako finkatutako helburuak beteko ditu. Horrez gain, Bizkaiko 235 zentruetan doako 4000 tona banatzen dira, beren ardurapean premian dauden 30000 pertsona dituztelarik.
Kaltetuekin elkartasun ekintza honetan zuen laguntzarekin jarraitzea espero dugu. Jakin ezazue gure babesa duzuela. Jasangarritasun arrazoiengatik, jakinarazpenak posta elektronikoz bidaltzen ditugu."

Azaroak 16, Eskola Kontseiluko hauteskundeak

Eguna: Azaroak 16, ostirala 9:15-16:15. Hauteskunde mahaia zuzendaritzaren ondoan egongo da.

Hautatu beharrekoak: 8 kide (9garrena IGE-k izendatuta)

Botoa emateko orduan, hautesleak direla egiaztatzeko, beharrezkoa izango da nortasun agiri ofiziala erakusteaBoto-txartelak mahai elektoralaren alboan egongo dira eta hautesle bakoitzak bere boto-txartelean, gehienez, 5 izen aukeratu ahal izango ditu.

Botoa ezin da beste pertsona batengan delegatu baina, bai posta-sistemaren bidez eman. Horretarako Hauteskunde Batzordeko buruari helaraziko dizkiote jarraian zehazten diren dokumentuakgutunez, mezulariaren bitartez, edo hautesleak berak edo beste pertsona batek ikastetxean bertan entregatuz:

a) Eskabidea, hautesleak sinatuta, honako hau eskatuz: posta bidezko botoa emateko eskubidea erabiltzea. Eskabidean jaso beharrekoak: izena, abizena, nortasun agiri nazionalaren edo antzeko egiaztagiriaren zenbakia, eta boto-eskubidea hezkuntza-komunitateko zein sektoretan ematen duen.

b) Nortasun agiri nazionalaren edo antzeko egiaztagiriaren fotokopia.

c) Gutun-azal itxia, boto-txartel betea barruan duela. Boto-txartela Zuzendaritzan jaso ahal izango du.

Adierazitako dokumentu horiek Hauteskunde Batzordeko buruari helaraziko zaizkio, gutun-azal baten barruan. Gutun-azal horretan honako hau jarri behar da: «CEIP ALKARTU IKASTOLA HLHI ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenerako hauteskundeak. Posta bidezko botoa».

Hautagaien behin-betiko zerrendak  azaroaren 8an argitaratu dira, Gorostiza eraikuntzako sarreran.                                                                                                                                              Hauteskunde Batzordea

 

FaLang translation system by Faboba
   

iradokizunak euHEMEN JASOKO DITUGU ZURE IRADOKIZUNAK / ERREKLAMAZIOAK

 
   

MATRIKULA 2018-2019