To log into the private area fill in the form with your user name and password

   

COMING SOON  

No events
   

EUSKAL AGENDA  

No events
   

We have 284 guests and no members online

   

Iñauteriak 2018

Santa Ageda oraindik ahaztu gabe daukagula, jarraian datoz iñauteriak eta zeruari begira jarraitzen dugu.

Eguraldia gure alde izanez gero, 10:30etan irtengo dugu kalejiran, ohiko moduan San Bizente parketik eta, jarraian, dantzaldi txiki bat eskainiko dizuegu ikastolako kiroldegian (bestela, dena egingo genuke aterpean)

Ondo dakizuenez, aurten mozorroetarako aukeratutako gaia lanbideak dira eta dantzaldiari errematea emango diogu Luis Aguiléren kantu ospetsu batekin.

Anima zaitezte denok, aitak, amak, aititeak eta amamak, ikasi abestia eta gurekin batera abestu ezazue.

 

karaoke bertsioan (musika bakarrik)

6. mailakoek baestuta)

(Entzun ahal izateko nabigatzaileak flash izan behar du gaituta)

Ai ze gogorra lan eta lan
egunero ohetik jaiki beharra daukat.
Baina, hala ere,
pozik nabil
beti jolasten Alkartun lagunekin.

Eskolako lanak nekatzen nau;
beti ariketak egin behar ditut.
Baina, hala ere,
pozik nabil
beti jolasten Alkartun lagunekin.

Inauterietan gozatzen dut:
mozorro pilo ta dantzatuko dugu.
Horrexegatik,
pozik nabil
beti jolasten Alkartun lagunekin.
lagunekin, lagunekin, lagunekin.

AGATE DEUNA 2018

Aurten apur bat aurreratu zaigu Santa Ageda eta, 4an irten beharrean koplak abesten, 2an egin dugu. Zoritxarrez, eguraldiak ez digu batere lagundu eta gure kalejira egiteko asmoa bertan behera uzti behar izan dugu. Hori bai, animorik ez zaigu falta eta, kalean egin beharrean, usadioari jarraituta, Santa Agedaren koplak abestu ditugu aurten ere.

Gure Joseba Barakaldoko 2017ko Kirol Galan

Barakaldoko Udalak Abenduaren 15ean saritu zituen herriko kirolari ekarpenena egin dioten pertsonei eta han, horein artean, gure Joseba zegoen ondo merezitako aitortza jasotzen, San Bizenteko Bolo Elkarteak proposatuta.

ZORIONAK JOSEBA eta ZORIONAK ALKARTU.

EUSKERAREN EGUNA, ABENDUAREN 3...

EMAN HEGOAK EUSKARARI

Zer egin dezatet nik euskeraren alde? Zure atxikimendua ere beharrezkoa da.

Sortaldeko argi berriari
ari zaio aspaldi
arratseko azken izpiari
egun eta gizaldi
 
Bular gorri, hegakada arin
Lur hauetan da emari
Erreka eta ibai zabalaren,
Itsasoaren egarri
 
Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria
 
Haizearen magal leunean
Hedatu da oihua
Bihotzaren taupadetan, hitzak
Sortu du doinua
 
Olatuek beren solasean
Aukeratutako harria
Denboran zehar dute jolasean
Eten ez dadin haria
 
Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria
 
Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria
 
 
 
 
 

MOTXILA IBILTARIA

Barakaldoko liburutegiek proposamen bikaina dute familientzat, irakurzaletasuna eta euskararen erabilera sustatuko dituen ideia ezin hobea!!! 

  • Motxila ibiltaria
    • Hainbat liburu dibertigarri batuko dituen motxila
    • 8 urte arteko neska-mutilei zuzendua
    • 21 egunez eduki ahal izango da
    • Motxilak non eskatu
      • Arteagabeitiako liburutegia
      • Gurutzetako liburutegia
      • San Bizenteko liburutegia
      • Arrontegiko liburutegia
      • Lutxanako liburutegia
      • Retuertoko liburutegia
    • Gaiak
      • Piratak
      • Marrazki bizidunak
      • Dinosaurioak
      • Mitologia
      • Animaliak
      • Ipuin klasikoak
      • ...

Ez geratu motxila barik! Eroan etxera eta disfrutatu haurrekin batera!! 

AZAROAK 25 EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Azaroaren 25ean ez larunbata zelako, baina gaur 27an, astelehenean, bai egin dugu gure aldarria emakumeenganako indarkeriaren aurka.

Gaur ikastolako jolastokian bildu gara guztiok puntu lila baten inguruan lau haizetara esateko ez dugula inongo erasorik onartzen emakumeen aurka.

 

 

More Articles...

  1. KULTURA ASTEA 2017
FaLang translation system by Faboba
   

iradokizunak euHERE WE'LL COLLECT YOUR SUGGESTIONS / CLAIMS

   

MATRIKULA 2019-2020