To log into the private area fill in the form with your user name and password

   

COMING SOON  

No events
   

EUSKAL AGENDA  

No events
   

We have 302 guests and no members online

   

Iturri Bira VI-ko itxiera ekitaldia

Gaur bukatu da Iturri Biraren 6. ekitaldia eta arratsaldean behar bezala ospatu dugu talde-lanaz eta kiroltasunez betetako astea. Kiroldegian bildu gara denok txalo bero bat eskaintzeko aurtengo irabazleei eta, bereziki, parte-hartzaile gutioi: 16 talderi, 213 jokalariei, epaile taldeari, kazetari taldeari, Eiffel dorreraren replika egin duten guraso taldeari eta hasiera ekitaldian gurekin egon zen David López txirindulari barakaldarrari.

Baita ere, biziki eskertu diogu "La Barakaldesa" txirindularitza elkarteari urtero-urtero ekitaldi honetan ematen digun laguntza.

Eta eskerrik handiena eta maitasunez betetako besarkada bat gorde ditugu Josetxu Pedrosarentzat, dagonenean dagoela, aurtengo 6. ekitaldi hau bere omenez egin baitugu.

 

 

 

Zoritxarrez, gaur gure errepideko txapeldunak ezin izan dute gurekin berton egon, baina teknologia berriei esker gure artean ere izan ditugu.

Joane Somarriba, Frantziako Tourra irabazitako euskal txirrindulari bakarra

David López, SKY taldeko txirrindulari barakaldarra, gaur Catalunyako Voltatik agurtzen


Haimar Zubeldia, Frantziako Tour gehien lehiatu dituen txirrindulari euskalduna

Jon Uriarte (kazetaria)

 

 
 
 
 

2018-2019 IKASTURTERAKO BEHIN-BETIKO ONARTUEN ZERRENDAK

Onartuen eta ez-onartuen behin-betiko zerrendak.

Gogoratu apirilaren 11an bigarren eta hirugarren aukeretako plazak esleituko direla.

 

ITURRI BIRA VI

Gaur David López SKY taldeko txirrindulari barakaldarra izan dugu gure artean aurtengo Iturribirari hasiera emateko.

6. ekitaldi honetan 213 iturrizale izango ditugu aste beteko lehian 16 taldetan bilduta. Baina ez dira eurak bakarrik izango. Berezko rola daukate ere gure seigarren mailako ikasleak lasterketaren epaile lanak egingo dituztenak eta baita ere gure bostgarren mailako kazetari ausartak eguneko albistearen bila ibiliko direnak.

Guztioi animo, suerterik onena eta errespetuz eta kiroltasunez betetako astea izan dezazuen.

Eta David López-i gure eskerrik beroenak gaurko eguna gurekin konpartitzeagatik eta suerterik handiena opa aurretik daukan Italiako Giroan.

Iñauteriak 2018

Santa Ageda oraindik ahaztu gabe daukagula, jarraian datoz iñauteriak eta zeruari begira jarraitzen dugu.

Eguraldia gure alde izanez gero, 10:30etan irtengo dugu kalejiran, ohiko moduan San Bizente parketik eta, jarraian, dantzaldi txiki bat eskainiko dizuegu ikastolako kiroldegian (bestela, dena egingo genuke aterpean)

Ondo dakizuenez, aurten mozorroetarako aukeratutako gaia lanbideak dira eta dantzaldiari errematea emango diogu Luis Aguiléren kantu ospetsu batekin.

Anima zaitezte denok, aitak, amak, aititeak eta amamak, ikasi abestia eta gurekin batera abestu ezazue.

 

karaoke bertsioan (musika bakarrik)

6. mailakoek baestuta)

(Entzun ahal izateko nabigatzaileak flash izan behar du gaituta)

Ai ze gogorra lan eta lan
egunero ohetik jaiki beharra daukat.
Baina, hala ere,
pozik nabil
beti jolasten Alkartun lagunekin.

Eskolako lanak nekatzen nau;
beti ariketak egin behar ditut.
Baina, hala ere,
pozik nabil
beti jolasten Alkartun lagunekin.

Inauterietan gozatzen dut:
mozorro pilo ta dantzatuko dugu.
Horrexegatik,
pozik nabil
beti jolasten Alkartun lagunekin.
lagunekin, lagunekin, lagunekin.

2018-2019 IKASTURTERAKO BEHIN-BEHINEKO ONARTUEN ZERRENDA

Onartuen eta ez-onartuen behin-behineko zerrendak.

Gaur argitara ematen ditugun zerrendak behin-behinekoak dira. Martxoaren 14a arte erreklamazioak egiteko epea zabalik egongo da (erreklamazioak ikastetxeko idatziz aurkeztu behar dira zuzendaritzan)

Behin-betiko zerrendak martxoaren 22an.

 
 

AGATE DEUNA 2018

Aurten apur bat aurreratu zaigu Santa Ageda eta, 4an irten beharrean koplak abesten, 2an egin dugu. Zoritxarrez, eguraldiak ez digu batere lagundu eta gure kalejira egiteko asmoa bertan behera uzti behar izan dugu. Hori bai, animorik ez zaigu falta eta, kalean egin beharrean, usadioari jarraituta, Santa Agedaren koplak abestu ditugu aurten ere.

FaLang translation system by Faboba
   

iradokizunak euHERE WE'LL COLLECT YOUR SUGGESTIONS / CLAIMS

   

MATRIKULA 2019-2020