Eremu pribatuan sartzeko, formularioan idatzi zure erabiltzaile-izena eta pasahitza.

   

HURRENGO EGUNETAN  

Ekitaldirik ez
   

EUSKAL AGENDA  

Ekitaldirik ez
   

1046 bisitari ditugu eta ez dago kiderik online

   

OLENTZERO IKASTOLARA DATOR

ABENDUAREN 21ean, OSTIRALEAN, GOIZEKO 9:30etan, eta GONBIDATUTA ZAUDETE GUZTIOK.

 

  • 2 urtekoentzako gordeko dugun eremua errespetatzea eskertuko genizueke.

  • Gogoratu ere bai, egun hartan ez dela klaserik egongo arratsaldez, eta jantokian geratzen diren umeak 15.00etan irtengo direla.

  • Gogoratu egun hartan EZ DELA ESKOLAZ-KANPOKORIK EGONGO arratsaldean. Eguerdikoak, jantoki ordukoak bai.

  • Klaseak urtarrilaren 7an hasiko dira.

 

ARREN ESKATZEN DIZUEGU IKASTOLA BARRUAN ZUEN ARGAZKI ETA BIDEO MAKINAK EZ ERABILTZEA. EGUN HORRETAKO ARGAZKIAK ETA BIDEOAK EGITEA GEURI UTZI ETA IKASTOLAKO WEB ORRIAN JARRIKO DITUGU ZUEN ESKURA.

Eskola Kontseilu berria

Gaur, azaroak 28, hauteskundeetako behin-betiko emaitzak eman dira argitara Gorostizako sarreran. Ondorioz, hurrengo Eskola Kontseiluaren osaketa honako hau izango da:

Gehiago irakurriEskola Kontseilu berria

Ziba Eguna 2018

Azaroaren 30ean Ziba Eguna ospatuko dugu eta gurekin jolasten gonbidatuta zaudete 11:30etatik 12:00ak bitartean.

Eguna gozoagoa egiteko ziba itxurako pastak egiten animatzen zaituztegu.

 

Elikagaien bilketagatik eskerrak emanez

Bizkaiko Elikagaien bankuak ondoko mezu hau helarazi digu posta elektronikoren bidez:

"Jaun andere agurgarriak:

Eskerrak eman nahi dizuegu emandako elikagaiengatik.
Zuen elkartearen eta parekoak diren elkarteen lankidetzari esker, Elikagai Bankuak 2018erako finkatutako helburuak beteko ditu. Horrez gain, Bizkaiko 235 zentruetan doako 4000 tona banatzen dira, beren ardurapean premian dauden 30000 pertsona dituztelarik.
Kaltetuekin elkartasun ekintza honetan zuen laguntzarekin jarraitzea espero dugu. Jakin ezazue gure babesa duzuela. Jasangarritasun arrazoiengatik, jakinarazpenak posta elektronikoz bidaltzen ditugu."

Alkartu Ikastola EUSKARALDIArekin

 

Ziba Eguna atzeratu egiten da

Ostiral honetan, azaroak 16an, Ziba Eguna ospatzeko asmoa geneukan. Hala ere, ekitaldiaren arima den Joseba ez dago egunotan eta bera itzuli arte atzeratzea erabaki dugu. Data berri bat daukagunean jakinaraziko dizuegu.

FaLang translation system by Faboba
   

iradokizunak euHEMEN JASOKO DITUGU ZURE IRADOKIZUNAK / ERREKLAMAZIOAK

 
   

MATRIKULA 2018-2019