2 URTEKOEN ZERRENDAK ETA EGOKITZE-ALDIA
Gaur, ekainaren 28an, argitara eman ditugu 18-19 ikasturteko 2 urteko ikasleen zerrendak, egokitze-aldiaren ordutegiekin batera. Klikatu hemen deskargatzeko (Ikastolako atean ere aurki ditzakezue).
KULTURA ASTEA 2018
diseinuak: Sara Rahona (HH5B) eta Ariadna Allen (LH6B)
Maiatzaren 28tik Ekainaren 1a bitartean, Kultura Astea ospatuko dugu ikastolan eta honako hauek izango dira ekitaldiak:
ASTELEHENA 28
9:30-11:00 Tiragomas LH 6koentzat
9:30-12:15 Zientzia Tailerrak LH 3koentzat
10:00 Ipuin kontalaria Haur Hekuntza 2 eta 3 urtekoentzat
15:00-16:30 Berdintasun Tailerrak LH 3A-koentzat
15:00-16:30 Robotika Tailerrak LH 4A-koentzat
ASTEARTEA 29
9-13 Bizkaiko Haur Petanka Txapelketa Lasesarren. LH5koentzat
9:30-11 Berdintasun Tailerrak LH 3B-koentzat
9:00-10:00 Euskal Dantzak LH 1koentzat
10_11: Euskal Dantzak LH 2koentzat
11:30-12:30 Magia Haur Hezkuntako 4 eta 5 urtekoentzat
15:00-16:30 Robotika Tailerrak LH 4B-koentzat
15:00-16:30 Berdintasun Tailerrak LH 4A-koentzat
ASTEAZKENA 30
9:30-11:00 Berdintasun Tailerrak LH 4B-koentzat
11-13:00 Hiru Belaunaldi jolasean. Denok (gurasoak eta aitite-amamak barne) jolastokian
OSTEGUNA 31
10:00-11:00 Haur Hezkuntzak prestatutako emanaldia Haur Hezkuntzako gurasoentzat 1. eta 2. mailakoentzat
9:30-11 Berdintasun Tailerrak LH 5A-koentzat
11:30-13:00 Berdintasun Tailerrak LH 5B-koentzat
15:00-16:30 Bertsolariak LH 5 eta 6 mailakoentzat
OSTIRALA 1
9:30-11 Berdintasun Tailerrak LH 6A-koentzat
11:30-13:00 Berdintasun Tailerrak LH 6B-koentzat
10:00-11:00 Ipuin kontalaria Clara Campoamor kultur etxean Haur Hezkuntzako 5 urtekoentzat
15:00-16:30 Guztiok kiroldegian. Dantza Dance
INIKA PLATAFORMAKO WEB HELBIDEAREN ALDAKETA
Gaur, maiatzak 4, aldaketa bat egin dugu INIKA plataformako web helbidean.
Helbide berria ondoko hau da:
https://alkartuikastola.inika.net/einika
Aldaketa honek ez dizue inongo lanik emango orri honetan agertzen den ikonoa erabiltzen baduzue, ikono horren lotura jadanik eguneratuta baitago.
Ostera, lehengo helbidea gordeta izan baduzue “favoritos” edota “marcadores” bezala web nabigatzailean, horiek eguneratu beharko dituzue.
Edozein zalantzarik izanez gero, jarri zaitezte gurekin kontaktoan.
Iturri Bira VI-ko itxiera ekitaldia
Gaur bukatu da Iturri Biraren 6. ekitaldia eta arratsaldean behar bezala ospatu dugu talde-lanaz eta kiroltasunez betetako astea. Kiroldegian bildu gara denok txalo bero bat eskaintzeko aurtengo irabazleei eta, bereziki, parte-hartzaile gutioi: 16 talderi, 213 jokalariei, epaile taldeari, kazetari taldeari, Eiffel dorreraren replika egin duten guraso taldeari eta hasiera ekitaldian gurekin egon zen David López txirindulari barakaldarrari.
Baita ere, biziki eskertu diogu "La Barakaldesa" txirindularitza elkarteari urtero-urtero ekitaldi honetan ematen digun laguntza.
Eta eskerrik handiena eta maitasunez betetako besarkada bat gorde ditugu Josetxu Pedrosarentzat, dagonenean dagoela, aurtengo 6. ekitaldi hau bere omenez egin baitugu.
Zoritxarrez, gaur gure errepideko txapeldunak ezin izan dute gurekin berton egon, baina teknologia berriei esker gure artean ere izan ditugu.
Joane Somarriba, Frantziako Tourra irabazitako euskal txirrindulari bakarra
David López, SKY taldeko txirrindulari barakaldarra, gaur Catalunyako Voltatik agurtzen
Haimar Zubeldia, Frantziako Tour gehien lehiatu dituen txirrindulari euskalduna
Jon Uriarte (kazetaria)
MATRIKULAZIOA 2018-2019: bigarren eta hirugarren aukerak
Bigarren eta hirugarren aukeretako zerrendak.
Argitara emandako zerrenden aurka gora jotzeko aukera dago apirilaren 23a bitartean (Hezkuntzako Delegaritzan bertan egin beharko zen) eta matrikulazio prozesu guztia maiatzaren 8an egongo da bukatuta. Hortik aurrera, maiatzan zehar, datorren ikasturterako onartutako guztiok etxean jasoko duzue ikastolako eskutitz bat ikasturte berriari begirako jarraibideekin.
2018-2019 IKASTURTERAKO BEHIN-BETIKO ONARTUEN ZERRENDAK
Onartuen eta ez-onartuen behin-betiko zerrendak.
Gogoratu apirilaren 11an bigarren eta hirugarren aukeretako plazak esleituko direla.