Eremu pribatuan sartzeko, formularioan idatzi zure erabiltzaile-izena eta pasahitza.

   

HURRENGO EGUNETAN  

Ekitaldirik ez
   

EUSKAL AGENDA  

Ekitaldirik ez
   

1004 bisitari ditugu eta ez dago kiderik online

   

2018-2019 IKASTURTERAKO BEHIN-BEHINEKO ONARTUEN ZERRENDA

Onartuen eta ez-onartuen behin-behineko zerrendak.

Gaur argitara ematen ditugun zerrendak behin-behinekoak dira. Martxoaren 14a arte erreklamazioak egiteko epea zabalik egongo da (erreklamazioak ikastetxeko idatziz aurkeztu behar dira zuzendaritzan)

Behin-betiko zerrendak martxoaren 22an.

 
 

MATRIKULAZIOA 2018-2019: ESKATZAILEEN ZERRENDA

Behin izena emateko epea amaituta, hona hemen Alkartu Ikastolan jasotako eskaerak.

Gogoratu martxoaren 1ean behin-behineko onartuen zerrenda emango dela argitara.

Bide batez, jakinarazi behar dizuegu 2 urteko plazen eskaintza 46ra zabaldu dela.

Iñauteriak 2018

Santa Ageda oraindik ahaztu gabe daukagula, jarraian datoz iñauteriak eta zeruari begira jarraitzen dugu.

Eguraldia gure alde izanez gero, 10:30etan irtengo dugu kalejiran, ohiko moduan San Bizente parketik eta, jarraian, dantzaldi txiki bat eskainiko dizuegu ikastolako kiroldegian (bestela, dena egingo genuke aterpean)

Ondo dakizuenez, aurten mozorroetarako aukeratutako gaia lanbideak dira eta dantzaldiari errematea emango diogu Luis Aguiléren kantu ospetsu batekin.

Anima zaitezte denok, aitak, amak, aititeak eta amamak, ikasi abestia eta gurekin batera abestu ezazue.

 

karaoke bertsioan (musika bakarrik)

6. mailakoek baestuta)

(Entzun ahal izateko nabigatzaileak flash izan behar du gaituta)

Ai ze gogorra lan eta lan
egunero ohetik jaiki beharra daukat.
Baina, hala ere,
pozik nabil
beti jolasten Alkartun lagunekin.

Eskolako lanak nekatzen nau;
beti ariketak egin behar ditut.
Baina, hala ere,
pozik nabil
beti jolasten Alkartun lagunekin.

Inauterietan gozatzen dut:
mozorro pilo ta dantzatuko dugu.
Horrexegatik,
pozik nabil
beti jolasten Alkartun lagunekin.
lagunekin, lagunekin, lagunekin.

Gure Joseba Barakaldoko 2017ko Kirol Galan

Barakaldoko Udalak Abenduaren 15ean saritu zituen herriko kirolari ekarpenena egin dioten pertsonei eta han, horein artean, gure Joseba zegoen ondo merezitako aitortza jasotzen, San Bizenteko Bolo Elkarteak proposatuta.

ZORIONAK JOSEBA eta ZORIONAK ALKARTU.

AGATE DEUNA 2018

Aurten apur bat aurreratu zaigu Santa Ageda eta, 4an irten beharrean koplak abesten, 2an egin dugu. Zoritxarrez, eguraldiak ez digu batere lagundu eta gure kalejira egiteko asmoa bertan behera uzti behar izan dugu. Hori bai, animorik ez zaigu falta eta, kalean egin beharrean, usadioari jarraituta, Santa Agedaren koplak abestu ditugu aurten ere.

MOTXILA IBILTARIA

Barakaldoko liburutegiek proposamen bikaina dute familientzat, irakurzaletasuna eta euskararen erabilera sustatuko dituen ideia ezin hobea!!! 

  • Motxila ibiltaria
    • Hainbat liburu dibertigarri batuko dituen motxila
    • 8 urte arteko neska-mutilei zuzendua
    • 21 egunez eduki ahal izango da
    • Motxilak non eskatu
      • Arteagabeitiako liburutegia
      • Gurutzetako liburutegia
      • San Bizenteko liburutegia
      • Arrontegiko liburutegia
      • Lutxanako liburutegia
      • Retuertoko liburutegia
    • Gaiak
      • Piratak
      • Marrazki bizidunak
      • Dinosaurioak
      • Mitologia
      • Animaliak
      • Ipuin klasikoak
      • ...

Ez geratu motxila barik! Eroan etxera eta disfrutatu haurrekin batera!! 

FaLang translation system by Faboba
   

iradokizunak euHEMEN JASOKO DITUGU ZURE IRADOKIZUNAK / ERREKLAMAZIOAK

 
   

MATRIKULA 2018-2019