Joomla 3.1 Templates by FatCow Coupon

BADATOR KORRIKA, BAINA EZ 18:30etan

Korrika 24an sartuko da Barakaldon, baina ez arratsaldeko 18:30etan, Aurrekoan argitaratu genuen bezala, 17:10etan baizik.

BADATOR 19. KORRIKA

Dakizuenez, Barakaldora 24an helduko da KORRIKA, arratsaldeko 18:30ak aldera.
Gero, TXIKI ZEIN NAGUSI, jaialdia eder bat izango dugu BEURKO BERRIAN.

GURE KORRIKA TXIKIA
Goizeko 11:30etan hasiko gara San Eloy aurreko autobus geltokian eta, etapa sinbolikoak eginez, mailaz-maila joango gara biltzen parkean zehar, ikastolako kiroldegira heldu arte. Han LEKUKOAK dakarkigun LELOA irakurri eta, ostean, EUSKAL ERROMERIA kiroldegian.


GOGORATU, EUSKERAREN ALDE
EKINA EZ DELA DEBALDE

19. Korrika-ko linka: http://www.korrika.eus/index.php?lang=es

Euskara Piztuz 2010



Aurten ere iritsi zen Euskara Piztuz eguna Barakaldora eta han egon ginen ondo pasatzeko prest.
Parte hartu genuen dantzan, bertsotan, jolasetan eta  herri kiroletan.
Txikiek Clara Campoamorren ikuskizuna izan zuten astelehenean. 
Barakaldon euskarak bizi nahi duelako, gora Euskara Piztuz!
                 
 

Gure korrika txikia

Aurten ez dago korrika txikirik Barakaldon, baina guk, ikastolan, bai egingo dugu geure korrika txiki halakoa. Hauxe:

Bertsolariak kultura astean


Normalkuntzan hain garrantzitsua den ahozkotasuna eta ahozko tradizioari leku bat eman nahi izan diogu aurten ere gure kultura astean. Horregaitik aurten ere bertsolaritza saioa egin genuen aretaon laugarren mailatik gorako ikasleekin. 
Arkaitz Estiballes eta Eneko Abasolo etorri ziren azken bi ikasturteetan bezala eta gure umeek primeran pasatu zuten haiekin.
Aurtengo gaiak eskolan maiz gertatzen zaizkien egoeretaz mintzatzen ziren: Handien eta txikien arteko liskarrak, jantokiko gorabeherak, azterketan kopiatu duen bati ea zer, irakasleekin eztabaidak...
Oso ondo pastu genuen eta gainera seigarrenekoek hasierako agurra eta maierakoa egin zuten. Honetaz gain, Amaiari ere bertsoak egin zizkioten (Amaia aurten bertsolaritza eman duen neska izan da, bertsolari elkartekoa) esker ona emateko.
Besterik gabe, hurrengo urtean ere gure artean izatea espero dugu.