Eremu pribatuan sartzeko, formularioan idatzi zure erabiltzaile-izena eta pasahitza.

   

HURRENGO EGUNETAN  

Ekitaldirik ez
   

EUSKAL AGENDA  

Ekitaldirik ez
   

1043 bisitari ditugu eta ez dago kiderik online

   

irizpideak eta baremoa

IRIZPIDEAK ETA BAREMOA

A) FAMILIA-UNITATEAREN URTEKO ERRENTA (kontzeptu metagarriak dira, harik eta ataleko gehieneko puntuazioa lortu arte).

– 2016ko errenta-aitorpenaren zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren zerga-oinarriaren baturak ez baditu 9.172,80 euroak gainditzen: 0,5 puntu.

– 2016ko errenta-aitorpenaren zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren zerga-oinarriaren baturak zenbateko hori gainditzen badu: 0 puntu.

– Eskatzailea ez den seme edo alaba adingabe bakoitzeko: 0,25 puntu.

– Atal honetako puntuazioa, gehienez ere: 1,5 puntu.

B) BIZILEKUAREN GERTUTASUNA (kontzeptu hauek ez dira metagarriak).

– Eskatutako ikastetxearen eragin-eremuan dago ikaslearen bizilekua: 5 puntu.

– Eskatutako ikastetxearen eragin-eremu mugakide batean dago ikaslearen bizilekua: 2 puntu.

– Eskatutako ikastetxearen udalerrian dago ikaslearen bizilekua, baina haren eragin-eremutik eta eremu mugakideetatik kanpo: puntu bat.

– Euskal Autonomia Erkidegoan dago ikaslearen bizilekua, baina eskatutako ikastetxearen eragin-eremutik eta eremu mugakideetatik eta eskatutako ikastetxearen udalerritik kanpo: 0,5 puntu.

– Eskatutako ikastetxearen eragin-eremuan dago ikaslearen beraren lantokia edo haren aitarena, amarena edo legezko tutorearena: 2 puntu (puntu horiek bateraezinak dira ikaslearen aitak, amak edo legezko tutoreak eskatu den ikastetxean lan egiteagatik ematen diren puntuekin).

– Atal honetako puntuazioa, gehienez ere: 5 puntu.

C) IKASTETXEAN IKASTEN EDO LAN EGITEN DUTEN SENIDEAK IZATEA (kontzeptu hauek ez dira metagarriak).

– Anai-arreba bat edo gehiago daude matrikulatuta eskatutako ikastetxean edo hari atxikitako ikastetxeren batean: 9 puntu.

– Eskatutako ikastetxean edo hari atxikitako ikastetxeren batean lan egiten dute aitak, amak edo legezko tutoreak: 7 puntu.

– Atal honetako puntuazioa, gehienez ere: 9 puntu.

D) FAMILIA UGARIKO KIDE IZATEA.

– Maila orokorreko familia ugariko kide izateagatik: puntu bat.

– Maila bereziko familia ugariko kide izateagatik: 1,5 puntu.

E) FAMILIA-HARRERAN EGOTEA.

– Ikasle eskatzailea familia-harreran egoteagatik: puntu bat.

F) DESGAITASUNA (kontzeptu honengatik, 2 puntu, gehienez ere).

– Ikasle eskatzailearena baldin bada: 2 puntu.

– Aitarena, amarena, legezko tutorearena edo anai-arrebaren batena baldin bada: puntu bat.

H) Ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenak edo Eskola Kontseiluak ezarritako beste egoera adierazgarri batzuk.

– Ikastetxeko Eskola Kontseiluak edo Ordezkaritza Organo Gorenak askatasunez erabakitako irizpideak.: Anaia-arreba bat edo gehiago eskatutako ikastetxean edota atxikitako ikastetxe batean matrikulatuta egoteagatik, edota gurasoren bat Alkartu Ikastolako ikasle ohia izateagatik: puntu 1

 
FaLang translation system by Faboba
   

iradokizunak euHEMEN JASOKO DITUGU ZURE IRADOKIZUNAK / ERREKLAMAZIOAK

 
   

MATRIKULA 2018-2019