radio workshop
Ihaz, Lehen Hezkuntzako 3. zikloan, tailer berri bati ekin genion, Radio Workshop edo Irrati Tailerra, alegia, eta aurten ere horretan jarraitzen dugu. 3-4 saiotan, irratsaio txikitxo bat prestatzen dugu.
Lehenengoz, gure programaren edukiak zeintzuk izango diren adosten dugu taldean.Behin erabaki potolo hau hartuta, edukiak garatzen hasten gara: behar dugun informazioa bilatu (Internetek oso aukera zabala ematen digu horretan), eta gure irratsaioaren gidoia paperaren gainean ipini.
Baten batek uste izango du azken hau urratsik errezena dela. Bai zera! Ingelesez egiten dugu!
Azkenik, lotsak astindu, eta irratsaioa ingelesez egiteko prestatzen gara.
Kontu teknikoak kontatzea luze eta aspergarria izan daiteke, baina gure lanaren emaitzak hementxe dauzkazue.
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|