Alkartu Ikastola

Hizkuntz Normalkuntza Proiektuaren bloga

LOGIN

In order to enter the private area, fill in the form below with your user name and password.



We have 176 guests online
Bertsolariak kultura astean

Normalkuntzan hain garrantzitsua den ahozkotasuna eta ahozko tradizioari leku bat eman nahi izan diogu aurten ere gure kultura astean. Horregaitik aurten ere bertsolaritza saioa egin genuen aretaon laugarren mailatik gorako ikasleekin. 
Arkaitz Estiballes eta Eneko Abasolo etorri ziren azken bi ikasturteetan bezala eta gure umeek primeran pasatu zuten haiekin.
Aurtengo gaiak eskolan maiz gertatzen zaizkien egoeretaz mintzatzen ziren: Handien eta txikien arteko liskarrak, jantokiko gorabeherak, azterketan kopiatu duen bati ea zer, irakasleekin eztabaidak...
Oso ondo pastu genuen eta gainera seigarrenekoek hasierako agurra eta maierakoa egin zuten. Honetaz gain, Amaiari ere bertsoak egin zizkioten (Amaia aurten bertsolaritza eman duen neska izan da, bertsolari elkartekoa) esker ona emateko.
Besterik gabe, hurrengo urtean ere gure artean izatea espero dugu.

 
Euskara Piztuz 2010


Aurten ere iritsi zen Euskara Piztuz eguna Barakaldora eta han egon ginen ondo pasatzeko prest.
Parte hartu genuen dantzan, bertsotan, jolasetan eta  herri kiroletan.
Txikiek Clara Campoamorren ikuskizuna izan zuten astelehenean. 
Barakaldon euskarak bizi nahi duelako, gora Euskara Piztuz!
                 
 
 
Ulibarri berriak


Gure Normalkuntza proiektua Ulibarri programa barruan txertatuta dago (Normalkuntza programa bateratu bat Euskal Herri osoko eskoletarako). Duela bi urte gurea egin genuela baina dagoeneko beste inguruko ikastetxeek lau urte daramatzate honetan eta haien proiektua berriztu beharrean aurkitu dira. 
Read more...
 
Euskararen eguna

Aurton Nazioarteko Euskararen eguna ozpatu genuen eskolara Barakaldoko malabarista gazte bat ekarriaz.
Umeek primeran pasatu zuten eta irakasleek ere  (maixuek pixkat sufritu zuten, je, je, je).
Euskaraz gozatu eta barre egin genuen. Aupa Ukelele Jauna!



 
<< Start < Prev 1 2 3 4 Next > End >>

Page 1 of 4
Joomla 1.5 Templates by Joomlashack