Alkartu Ikastola

Jantokia

LOGIN

In order to enter the private area, fill in the form below with your user name and password.



We have 174 guests online

NOTICE

  • 2010-2011 SCHOOLYEAR BEGINS

    We remind you that the classes will start on Sep. 8th (as you can see from the section "school calendar") at the usual time, that is, from 9:00 to 13:00

    Those engaged in the textbook-caring programme will receive their books that day.

    The school dining service will also start on Sep 8 and children will leave at 15:00.
    Read more...
jantokia


greba egunetarako protokoloa

CEP ALKARTU IKASTOLA LHIKO Eskola Kontseiluak, 2010eko martxoaren 3an izandako bileran, JANTOKIKO LANGILEEN GREBA EGUNETARAKO PROTOKOLOA onartu du.

Bi egoera egon daitezke:

1.- Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietarako Sailak gutxienezko zerbitzuak ziurtatzen dituela ebaztea.
Jantoki-zerbitzua eskeiniko da Sailetik jasotako Aginduak ezarritako baldintzetan, beti ere Agindu horren berri gutxienez  48 ordu lehenago heltzen dela, eta jantoki-zerbitzua kudeatzen duen enpresaren bermea daukagula.

2.- Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietarako Sailak gutxienezko zerbitzuak ez baditu ziurtatzen.
Gutxienezko zerbitzuak bermatu ezean, egun hartan edo horietan
ikastetxeak bertan behera utziko du jantoki-zerbitzua.

 
Jantokiko funtzionamendua

CEP ALKARTU IKASTOLA LHI-ko jantokiko araudia eskolako OMRen onartuta dago. Araudi honetan, O.O.G.-ko ekarpenez gain, derrigorrez bete beharreko jarraibideak biltzen ditu, bai Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2000ko martxoaren 22ko agindukoak, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako derrigorrezko irakasmailetako eta Haur Hezkuntzako (2. zikloa) jantokiak arautzen dituena, zein Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordearen IG-1/2009 zirkularrekoak

 

1.-JANTOKIKO TXANDAK

Hezkuntza Sailak baimendu behar du eskola-jantoki bakoitzean egin beharreko txanda-kopurua, jantokiaren ahalmena kontuan hartuta. Horri buruzko edozein aldaketa egiteko, Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritzaren baimena beharko da, jantokiko batzordeak edo, hala bada, O.O.Gk eskatuta. Eskari hori Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2000ko martxoaren 22ko Aginduaren 8.artikuluak ezarri duenaren arabera egingo da.

Gestio organoak:

1.-O.O.G.
2.-Eskolako zuzendaritza taldea.
3.-Jantokiko batzordea.
4.-Jantokiko arduraduna.

2009-2010 ikasturtean bi jantoki egongo dira, bata haur hezkuntzako umeentzat eta bestea lehen hezkuntzakoentzat.

Haur hezkuntzako jantokiaren funtzionamendua:

Bi txanda egongo dira. Lehenengo txanda HH2, HH3 eta HH4-ko talde banaz osatuta, eta bigarrena HH4ko beste taldea eta HH5 bi taldeak osatuta.

Irailetik urtarrilera HH4A lehenengo txandan sartuko da eta HH4B bigarren txandan. Otsailetik ekainera alderantziz egingo da.

Jantokiko ordutegiak, goizeko klase orduak bukatzen direnetik arratsaldekoak hasi arte irauten du. Lehenengo txanda (13:00-tik,14-00-ra) eta bigarrena (14:00-tik, 15:00-ra).

Lehen hezkuntzako jantokiaren funtzionamendua:

Bi txanda egongo dira. Lehenengo txanda osatzen dute LH1, LH2 eta LH3. Bigarren txanda LH4, LH5 eta LH6. Ikasleak ez dira taldeka jarriko, denak nahastuta egongo dira.

Jantokiko ordutegiak, goizeko klase orduak bukatzen direnetik arratsaldekoak hasi arte irauten du. Lehenengo txanda (13:00-tik,14-00-ra) eta bigarrena (14:00-tik, 15:00-ra).

Tailerrak jantokiko taldeen arabera osatuko dira. Euria egiten duenean taldeak liburutegian, psikomotrizitate gelan, ingeleseko gelan, gimnasioan, haur hezkuntzako hall-ean eta aretoan egongo dira.

2.- BAZKALKIDEAK

Jankideak onartzeko epean, ikasturte osoan, astean, gutxienez, 4 egunetan erabiltzen dutenak jantoki-zerbitzua joko dira ohiko jankidetzat

Urte 2ko jankideek jantokira egokitzeko epe bat izango dute jantokia erabiltzeko, eta epe hori gehienez ere azaroaren 30a arte luzatuko da.

Jankideak onartzeko epetik kanpora, honako hauek joko dira ohiko jankidetzat:

 - Epez kanpo matrikulatutako umeak. (matrikula berriak)
 - Ikasturtean zehar ikastetxera joateko baimena lortu dutenak Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzako Jantokien Zerbitzutik.
 - Urte 2ko ikasleak, jantokira egokitzeko aldia amaitzean (azaroaren 30ean), jantokira hasiak

Beste guztiak ez-ohikoak izango dira. 

Hezkuntza sailak jantokiko begiraleak kontratatzeko, ohiko jankide kopurua baino ez du kontuan hartzen, beraz familiei eskatzen zaie beren aukerarekin kontsekuenteak izan daitezela.

 
Kuotak

Garrantzitsua izango litzateke gogoratzea eguneroko menuaren 2/3 Eusko Jaurlaritzak ordaintzen duela eta 1/3 familiak. Horregatik kuota itzulketarako aipatzen diren baldintzak bete behar dira.
 

2009-2010 ikasturteko kuotak:

a) Ohiko jankideak: 3,60 €
b) Garraiorako eskubidedun ohiko jankideak: 2,50 €
c) Ez ohikoak: 4,20 €
d) Gainontzekoak: 6,90 €

Eskolak IG- 1/2009 zirkularran  ezarritako kuotak ezin ditu aldatu.

Ohiko bazkalkideak urtean zehar kantitate bereko 9 kuota ordainduko dituzte irailetik maiatzararte, biak barne.

2009-2010 ikasturtean zerbitzua egunero, 176 egun, erabiltzen dutennetzako hileko kuota 70,40 €-koa izango da.

Jantoki zerbitzua eskolako goiz eta arratsaldeko ordutegiarekin batera erabiltzen duten ohiko bazkalkideek 8 kuota ordainduko dituzte urritik maiatzararte, biak barne.

2009-2010 ikasturtean,146 egun, hileko kuota 65,70 €-koa izango da,

Jantoki zerbitzua eskolako goiz eta arratsaldeko ordutegiarekin batera hasi eta ikasturte amaiera arte erabiltzen duten 2 eta 3 urteko ohiko bazkalkideek 8 kuota ordainduko dituzte urritik maiatzararte, biak barne.

2009-2010 ikasturtean, 162 egun, hileko kuota 74,15 €-koa izango da.

Jantoki zerbitzua eskolako goiz eta arratsaldeko ordutegiarekin batera (146 egun) erabiltzen duten 2 eta 3 urteko ohiko bazkalkideek 8 kuota ordainduko dituzte urritik maiatzararte, biak barne.

2009-2010 ikasturtean hileko kuota 65,70 €-koa izango da.

Kuotak hilabeteko lehengo hamar egunen buruan ordainduko dira, irailean izan ezik. Ekainean ez da kuotarik kobratzen.

Kuota ez ordaintzeak, jantokiko zerbitzutik kanpo geratzea suposatzen du. Dena dela erabaki hori, Jantokiko Batzordeak kasua aztertu ondoren, O.O.G.ri dagokio.

Kuota itzulketak:

a)Jantoki zerbitzua ez erabiltzeagatik:

- Ikastetxeko O.O.Gk erabaki dezake inola ere ezin dela kuotarik itzuli.

-CEP ALKARTU IKASTOLA LHI-ko O.O.Gk, 2009.ko urriaren 7an izandako bileran, erabaki zuen kuota itzulketarako honako baldintza hauek bete behar direla:

-Jantokira gutxienez bata bestearen ondorengo bi astetan ez joatea. (IG-1/2009 zirkularrean jasota dago)

-Jantokira joango ez delako abisua gutxienez 48 ordu lehenago egitea. (IG-1/2009 zirkularrean jasota dago)

Ikastetxeak jankideen kopuruaren aldaketa jakinaraziko dio enpresari, 48 ordu lehenago jakinarazi ere, enpresak menu kopuru egokia bidal dezan. (IG-1/2009 zirkularrean jasota dago)

 b)Administrazio errakuntza:

 - Ikasle jankideak Hezkuntza Sailaren jantokiko bekarik jasotzen badu, ezin da inola ere ezer itzuli. (IG-1/2009 zirkularrean jasota dago)

- Era berean, jantokiaren jarduera 15 egun baino gehiagoz eteten denean baino ez dira itzuliko jantokiko kuotak. (IG-1/2009 zirkularrean jasota dago)

- Salbuespen modura, greba dagoenean eta jantoki-zerbitzuaren esleipendun katerin-enpresak ez badu fakturatu behar, jantoki-kuotak itzuliko zaizkie zerbitzu hori jaso ezin izan duten jankideei. (IG-1/2009 zirkularrean jasota dago)

CEP ALKARTU IKASTOLA LHI-ko OOGk, 2009-ko urriaren 7-an izandako bileran erabaki zuen kuotak itzultzeko epeak honako hauek izango direla: egunak zehaztearen beharra balego, aldaketak eta itzulketak azken hilabetean egingo dira (ekainean). Administrazioaren errakuntza izango balitz hurrengo hilabetean egingo da itzulketa.

 
Jantokiko araudia

 Haurren informazioa eman edo jaso nahi bada, arduradunarekin egoteko aukera duzue goizetan (9.00-10.30). ezinbestekoa da zita eskatzea informazioa jaso nahi bada.

 Jantokiko ordutegiak, goizeko klase orduak bukatzen direnetik arratsaldekoak hasi arte irauten du. (13:00-tik, 15:00-ra )

 Debekatuta dago bazkal orduetan ateratzea, baldin eta aurretiaz eta idatzirik ez bazaio komunikatu jantokiko arduradunari (eredua erabiliz). Horrela bada ere heldu bat etorri behar da haurraren bila.

 Arratsaldez klaserik gabeko egunetan, ez da inor bakarrik aterako ezta beste inorekin aurretiaz eta idatzirik (eredua erabiliz) ez bazaio komunikatu jantokiko arduradunari.

 Arratsaldez klaserik gabeko egunetan, pasealekuan itxarongo da, begiraleek ikasleak  atera arte. H.H.-koek beraien neba-arrebekin moduluen ondoan dagoen atetik aterako dira.

 Menu bereziak, aurretiaz eta medikuaren agiriaz (urtero berriztatua) jakinaraziko dira, zuzendaritzan, jantokiko arduradunari. (Gainerako oharrak ez dira kontuan izango)

 Menu arrunten zerrendak, hiru hilabeterik behin banatzen dira eta menu berezienak hilero.

 Norbait gaixotzen denean, etxera deituko da haurraren bila etor daitezen, baina ez zaio inoiz ere botikarik emango.

 Bazkal orduetan umeen bila etorri behar izanez gero, ez gara inoiz jantokiraino joango, atezainari esan eta bera joango da umearen bila.

 Ez du inork bere txandatik kanpo jango ezta ordua baino lehen aterako.

 Debekatuta dago bazkal orduetan haurrak bisitatzera etortzea, baita ere janaria ematea.
 Debekatuta daude mugikorrak, M.P.3-ak, D.S-ak, eta antzerako edozein makina.

 Jantokiko langileek ez dira ikasleek ekarritako jostailu edo materialaren erantzule izango.

 Bazkaltzeko baxera edo mahai tresnak hondatu edo apurtu egiten badira gaizki erabiltzeagatik, gaizki erabili duenak birjarriko ditu.

 Instalazio, altzariak edo jolasak hondatzen baldin badira gaizki erabiltzeagatik, jantokiko batzordeak, OOGren onarpenaz, ezarritako ordaina beteko du, gaizki erabili duenak.

 Jantokiko erabiltzaileek mantala erabili behar dute L.H. 2. maila arte.

 Mantalak eta berokiak, eskegitzeko zinta eta izena idatzirik  izan behar dute.

 Ezarritako araudi eta jarraibideok ez betetzeak Jantokiko Batzordeak, OOGren onarpenaz, kasuan kasu erabakitako ondorioak ekarriko ditu.

 


Joomla 1.5 Templates by Joomlashack